Egilea: 

Izaskun Gutiérrez Arruabarrena


Elizondon jaioa, 1980ko apirilaren 17an. 2 urte nituenean, Zaragozara (Casetas) joan nintzen eta ondoren, 24 urterekin, Elizondora, nire jaioterrira itzuli nintzen. 

2013an oporrak euskara ikasten pasatzea erabaki nuen eta Lazkaoko Maizpide Barnetegira  joan nintzen. Ze esperientzia ona! Hori dela eta, beste bi urtez itzuli nintzen, gero AEKn ibili nintzen eta… euskaldun-berria naiz!. 

2017an Udaneren ama bihurtu nintzen. Gauero lo egiteko, Iñakik nola nik hainbat istorio kontatzen genizkion. Egun batean, ERRALDOIAREN ISTORIOA asmatu nuen eta hortik aitzin ipuin hori bakarrik nahi zuen. Gau askotan kontatu ondoren, liburu bat sortu eta berari eskaintzea pentsatu nuen. Horrela sortu zen nire proiektua. 

Proiektua aurrera eramatea erabaki nuenean, nire adinkidea den Juan Angel Perotxenaz oroitu nintzen ilustrazioetarako. Istorioa kontatu nion, parte hartzea eskaini eta ideia gustatu zitzaion!. Beraz, berari esker liburu hau egi bihurtu da. Mila esker artista!. 

Eta horrela, nire alabari eskainitako liburua argitaratzeko helburua bete dut. 

Espero dut zuen gustukoa izatea eta zuek nik bezainbeste disfrutatzea zuen txikiei kontatzerakoan.


Ilustratzailea: 

Juan Angel Perotxena


1980an jaioa, txikitatik marrazketan aritu nahi nuen. Batxilergoaren ondoren, ilustrazioa eta diseinuarekin zerikusirik ez zuten beste ikasketa batzuk hasi ondoren, Bartzelonako Escola Joson trebatu nintzen. 2011n, Malmö estudioa sortu nuen Maria Gazteluperekin batera.

MALMÖ biren estudio txiki bat da, adiskide mordoa dituena eta diseinuan eta ilustrazioan espezializatuta dagoena. Gure obrak hainbat inspirazio iturri ditu, lowbroa, bideo-jokoak, Mexiko, arte urbanoa, etab., eta nahi gabe ere garaiaren arabera eragiten diguten joerak ere bai. Hasieratik aldatu ez den gauza bakar bat baino ez dago: arkatzez zirriborroa eginez lan egiten hastea proiektu guztietan. Hamaika punturekin erotu gaitezke, edo ilustrazio plan bat bektorial bihurtu, baina denak abiapuntu bera izango du. Bertako enpresa ugarirekin lan egiteko zortea izan dugu, baina, horrez gain, beste hainbat enpresa eta kolektiborentzako kanpainak egin ditugu, esaterako, Maxibon, Ikea, Monte del Oso, Asalto Jaialdia, Atlantikaldia, Imborrable, etab.

[Argazkia: Iratxe Aranguren]